miércoles, 9 de junio de 2010

KURTSO BUKAERAKO BIDAIA



Ekaina iritsi da, ebaluazioa bukatu dugu eta laster, oporrak ditugu.

Eta 1. mailako ikaasleok bidaia bat egingo dugu. Zuhatzara joango gara. Ekainaren 9an 15:00-etan aterako gara eta ekainaren 11an 15:00-etan bueltatuko gara. Autobusez eta itsasontziz joango gara. Zuhatza laku baten dagoen irla bat da. Han 12 pertsonako logeletan egingo dugu lo. Bainatu egingo gara eta uretako aktibitate asko egingo ditugu. Adibidez: Wind surf, pedaloetan ibili, arrauna egin. Hona hemen argazki batzuk.

Hona hemen zuhatzako web orri bat.

KURTSO BUKAERAKO BIDAIA

martes, 8 de junio de 2010

ARROZ ESNEA

Osagaiak:
• Litro 1 esne
• 150gr-200gr arroz
• 200gr azukre
• Kanela
• Kanela hautsa
Nola egin:
Esnea kanelarekin eta irakin arte berotzen ipintzen dugu.
Beste lapiko baten arroza urarekin estalita berotzen ipintzen dugu irakin arte, ura kentzen diogu eta arroza gerorako gordetzen dugu.
Berotzen eduki dugun esnetik kanela eta limoi azala ateratzen dugu eta irakiten eduki dugun esnetara oraindik bero dagoen arroza botatzen dugu, ordu erdian irakiten utziko dugu.
Ordu erdi barru azukrea gehitzen diogu eta irakiten uzten dugu, sutatik atera eta plater batera ateratzen dugu.
Kanela hautsa botatzen dugu arroz-esnearen gainetik apaingarri moduan.
Prezioa:
• Arroz esne bat egiteko osagaiak guztira: 6,67 euro
• Bost arroz esne egiteko prezioa: 11,87 euro

miércoles, 17 de marzo de 2010

Kaixo hau nire aurkezpena da. Power Point erabiltzen ikasten ari gara eta hau nire lehen aurkezpena da
Sartu eta ikusi!

miércoles, 3 de marzo de 2010

MUSIKA

Musika gustatzen bazaizue hona hemen helbide bat. Musika entzuteko helbide bat da. Euskal Musika dago bertan. Sartu eta probatu ezazue.

http://www.badok.info/

miércoles, 24 de febrero de 2010

HAU NIRE LEHEN BIDEOA DA

Neri surfa asko gustatzen zait. Udaran askotan joaten naiz surf egitera. Orain dela bi urte surfeko ikastaro bat egin nuen, surfeko tabla bat erosi nuen eta hortik aurrera nire kasa aritzen naiz. Ez naiz oso ona baina asko ikastea gustatuko litzaidake.





Ondo ikastean horrelako olatuetan nahiko nuke surfeatu.

INAUTERIAK





Aurtengo inauteriak politak izan dira. Lezon obispoz mozorrotu gara eta ondo pasatu dugu baina Tolosako inauteriak askoz onagoak izan dira.Hor goian argazki batzuk daude